AURKEZPENA

2016(e)ko urriaren 4(a), asteartea

ETAPA 2: DATUAK ANTOLATU

   Hasieran, kartulina bat argazkiz betea egitea otu zitzaidan, baina bueltak ematen eta pentsatzen, konturatu nintzen horrek ez zidala ezer esaten. Argi nuen bideo bat ez nuela egingo txikitan eskuekin lantzen zena gustatzen zitzaidalako eta teknologia oso berandu erabiltzen hasi nintzelako. Egia esan, gaur egun ere, ordenadorean gauzak egiten hasi baino, eskuz egitea nahiago dut.

     Azkenean, kartulina txikiz osatutako album bat egitea pentsatu nuen, orri bakoitzean nire bizitzako arlo garrantzitsuenak idatziz eta bakoitzean argazki pare bat edo objektu pertsonalak itsasiz. Halaber, errotulagailuen bidez arlo bakoitzak eman dizkidan balioak idatzi nituen.

       Nire albuma nola gelditu den ikusteko, hona hemen argazki batzuk:

                                          Portada

                                          Albuma


ETAPA 1: DATUAK ANALISATU

Aste hauetan zehar gure ikaskuntza prozesuaren inguruan hausnartzeko eta ondoren hori irudikatzeko helburuarekin, zenbait jarduera egin ditugu. Lehenik eta behin, egingo dugun lana aurrera eraman ahal izateko, taldekideak nola komunikatuko garen erabakitzea izan da (facebook, twitter, whatsapp…). Hori berehala erabaki dugu; guztientzat erosoena eta errazena whatsapp talde bat sortzea izan da bertan bakoitzaren lanak, ideiak, zalantzak… partekatzeko. Era berean, “drive” bat ere partekatu dugu irudiak, dokumentuak eta audioak bertan gordetzeko.

Ondoren, proiektuaren inguruan zein erronka, zalantza, helburu… ditugun azaldu behar izan dugu, hain barneratuak ditugun gauzak zein unetan eta nola ikasi edo ikasten ditugun konturatzea ez baita bereziki lan erraza. Lehenengo ideiak ateratzea izan da gehien kostatu zaiguna. Zerbait ikasterakoan kontzienteki (nola ikasten 03 estekatu) jardun arren, urteak pasa ahala inkontzienteki egiten ditugun gauzak bihurtzen baitira, beste batzuk, aldiz, era inkontziente (nola ikasten 03 estekatu) batean ikasten ditugu.

Horretarako, ikasitakoari erreferentzia egiten dion ebidentzia posibleak aipatu ditugu: argazkiak, txanponak, bidai txartelak… eta ondoren hori guztia nola irudika daitekeen eztabaidatu dugu: bideo bidez, album batean…

Proiektua nola burutu oso argi izan gabe ere aurrera jarraitu dugu. Oraingo honetan bakoitzak aproposak iruditu zaizkion ebidentziak (nola ikasten 01 estekatu) astean zehar “drive” bidez partekatzeaz gain, gelara ekarri ditugu bai ebidentzia fisikoak, bai argazkiak. Hau guztiaren bidez gainerako taldekideei azaldu diegu ekarritako ebidentzia bakoitzak zer esan nahi duen guretzako eta zein ikasketa prozesu irudikatzen duen. Batzuek ikasitako edukiei egin diete erreferentzia, beste batzuek aldiz emozioei (nola ikasten 02 estekatu), harremanei, taldean lan egiteari… Honetan ondorio argi bat atera dugu: eskolan hainbeste urte igaro arren, gauza asko eta asko, eskolatik kanpo ikasten ditugula, hala nola, familian, lagunartean, komunikabideetatik eta abar. Honekin ez dugu esan nahi eskolan ikasten ez denik, bertan ematen dugun denbora guztiaren ondoren, emaitzak ez direla izan beharko luketen modukoak baizik (nola ikasten 04 estekatu).

          Beraz, proiektu honen bidez konturatu gara askoz ere garrantzitsuagoak direla bakoitzak bere inguruan barneratutako balioak edota besteen anekdotetatik jasotakoa. Izan ere, nahiz eta emozioak ikasteko garaian ezinbestekoak ez izan, asko laguntzen digute enpatizatzeko eta haiekin bat egiteko. Bestalde, eskoletan eduki asko eman arren, gehienetan memorizazio bidez ikasten ditugu eta ez emozio edo istorio errealetatik.

Youtube bideoak:
                                          NOLA IKASTEN 01:
                                         
                                          NOLA IKASTEN 02:

                                          NOLA IKASTEN 03:

                                          NOLA IKASTEN 04:

ETAPA 0: DATUAK JASO

      Ikerketa honi aurre egiteko lehenik eta behin irakaslearen azalpenetatik abiatu naiz, bera izan baita lan hau nola egin behar dugun azaldu diguna. Kartografia bat egitean datza, hau da, modu bisual batean zerbait erakustea; kasu honetan, irakasle izateko nola ikasi dugun azaltzea. Horretarako, bosteko taldetan bildu gara eta gure ikaskuntzaren inguruko ebidentziak bilatzen hasi gara. Ez da lan erraza izan, izan ere, ikuspegi askori erreparatu behar zaie galdera horri erantzun ahal izateko. Hala ere, taldean egoteak lana erraztu zuen eta guztiok ematen genituen ideiekin aurrera egin genuen.

       Bururatu zitzaigun lehenengo ebidentzia argazkiak ateratzea izan zen, azkenean, modurik praktikoena iruditu zitzaigun. Bakoitza den bezala izateko gure ikaskuntzan zehar garrantzitsuak izan diren pertsonak, mementoak, esaldiak  eta abar argazkien bidez islatu. Gainera, beste lurraldeetako txanponak, bidai tiketak,  txartelak eta abar ere eraman genituen. Adibide bat jartzearren, familia izan zen gehien aipaturiko gaia eta beraz, gurasoen, anaia- arreben eta aitona-amonen argazkiak bildu genituen. Hona hemen beste batzuk:

                                              Irratia

                                    Kartelak

                                                  "Amaren eskuak" liburua

                                    Praga

      Hasiera batean, irakasleak lana azaldu zigunean zertxobait desmotibatuta hartu nuen; lehenengo eguna zen eta ez nekien nondik hasi, zer pentsatu, zer egin… Erronka bat zen, ez baita erraza hemeretzi urtez bizi dudan ikaskuntza bat, ez soilik eskolan, baizik eta arlo guztietan, kartografia baten bitartez interpretatzea. Ondoren, proposamenak botatzen hasi ginenean, hainbat ideia etorri zitzaizkidan burura eta horrek indarra eman zidan lana gogoz hartzeko eta jarrera positibo eta energiaz beterikoa izateko.

     Sarrera honekin bukatzeko, esan beharra daukat ikerketa fase honetan taldekideen laguntza askotan beharrezkoa dela ikasi dut, gehiago pentsatzen dutelako bost burmuin bat baino. Gainera, hasieran lana gogorik gabe hartu nuenez, beste taldekideak izan ziren animatu zidatenak eta ondoren, ni izan nintzen kasu askotan batzuei laguntza eskaini niena. Beraz, elkarrekiko laguntza eta motibazioa ezinbestekoak direla ikasi dut.

NOLA IKASI IRAKASLE IZATEN?

IKT-ko irakasgaiari hasiera emateko “1. Tailerra: Kartografia” deituriko lana abian jarri dugu. Horren abiapuntua irakasleak airera bota digun galdera bat izan da: Nola ikasi irakasle izaten? Lanaren egitekoa galdera horri kartografia baten bidez erantzutea da.

Hasieran, ikerketa hau errespetu puntu bat eman dit baina ikuspegi positibo batekin eramaten dut aurrera. Nahiz eta erraza ez izan eta sormen handia eduki behar dugun, nire burua kapaz ikusten dut lan hau ongi bideratzeko eta ikerketa txukun  eta polit bat egiteko.

Hala ere, hainbat galdera etorri zaizkit burura lanarekin hasi behar nintzenean: nola ikasten dut?, Non ikasten dut?, Zertaz/ Nortaz ikasten dut?, Ikasten ditudan gauza guztietatik alde positibo eta negatiboak atera daitezke?, Kontziente naiz ikasten dudan guztiaz?

Eta hori gutxi balitz, erronka asko ikusten ditut lan honetan; nagusiena eta aldi berean zailena ikerketa hau fisikoki irudikatzea da, kartografia baten bidez, edo beste modura esanda, marrazki, argazki, hitz edota objektuen bidez. Gainera, aurreko paragrafoan egiten ditudan galderei (Nola?, Non? Norekin?) erantzun  bat bilatzea da nire bigarren erronka. Eta hirugarrena pazientzia ez galtzea eta estresik gabe lan hau aurrera eramatea izango zen.

Bestalde, ikerketa tailerrari esperientzia berriak gehitu diezaioket, baita hausnarketa puntu bat ere.
Azken finean, argiago ikusi nahiko nuke zer da memento, gauza edota pertsona bakoitzetik ikasten dudana irakasle bat izateko. Galdera hori bota baino lehen ez nuen inoiz horretaz hausnartu eta zaila egiten zait erantzutea.

     Beraz, lan honetatik prozesu guztian zehar ikasi dudana hitzez transmititzen ikastea gustatuko litzaidake.