AURKEZPENA

2016(e)ko urriaren 4(a), asteartea

NOLA IKASI IRAKASLE IZATEN?

IKT-ko irakasgaiari hasiera emateko “1. Tailerra: Kartografia” deituriko lana abian jarri dugu. Horren abiapuntua irakasleak airera bota digun galdera bat izan da: Nola ikasi irakasle izaten? Lanaren egitekoa galdera horri kartografia baten bidez erantzutea da.

Hasieran, ikerketa hau errespetu puntu bat eman dit baina ikuspegi positibo batekin eramaten dut aurrera. Nahiz eta erraza ez izan eta sormen handia eduki behar dugun, nire burua kapaz ikusten dut lan hau ongi bideratzeko eta ikerketa txukun  eta polit bat egiteko.

Hala ere, hainbat galdera etorri zaizkit burura lanarekin hasi behar nintzenean: nola ikasten dut?, Non ikasten dut?, Zertaz/ Nortaz ikasten dut?, Ikasten ditudan gauza guztietatik alde positibo eta negatiboak atera daitezke?, Kontziente naiz ikasten dudan guztiaz?

Eta hori gutxi balitz, erronka asko ikusten ditut lan honetan; nagusiena eta aldi berean zailena ikerketa hau fisikoki irudikatzea da, kartografia baten bidez, edo beste modura esanda, marrazki, argazki, hitz edota objektuen bidez. Gainera, aurreko paragrafoan egiten ditudan galderei (Nola?, Non? Norekin?) erantzun  bat bilatzea da nire bigarren erronka. Eta hirugarrena pazientzia ez galtzea eta estresik gabe lan hau aurrera eramatea izango zen.

Bestalde, ikerketa tailerrari esperientzia berriak gehitu diezaioket, baita hausnarketa puntu bat ere.
Azken finean, argiago ikusi nahiko nuke zer da memento, gauza edota pertsona bakoitzetik ikasten dudana irakasle bat izateko. Galdera hori bota baino lehen ez nuen inoiz horretaz hausnartu eta zaila egiten zait erantzutea.

     Beraz, lan honetatik prozesu guztian zehar ikasi dudana hitzez transmititzen ikastea gustatuko litzaidake.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina