Aste hauetan zehar gure ikaskuntza prozesuaren
inguruan hausnartzeko eta ondoren hori irudikatzeko helburuarekin, zenbait
jarduera egin ditugu. Lehenik eta behin, egingo dugun lana aurrera eraman ahal
izateko, taldekideak nola komunikatuko garen erabakitzea izan da (facebook,
twitter, whatsapp…). Hori berehala erabaki dugu; guztientzat erosoena eta
errazena whatsapp talde bat sortzea izan da bertan bakoitzaren lanak, ideiak,
zalantzak… partekatzeko. Era berean, “drive” bat ere partekatu dugu irudiak,
dokumentuak eta audioak bertan gordetzeko.
Ondoren, proiektuaren inguruan zein erronka, zalantza,
helburu… ditugun azaldu behar izan dugu, hain barneratuak ditugun gauzak zein
unetan eta nola ikasi edo ikasten ditugun konturatzea ez baita bereziki lan
erraza. Lehenengo ideiak ateratzea izan da gehien kostatu zaiguna. Zerbait
ikasterakoan kontzienteki (nola ikasten 03
estekatu) jardun arren, urteak pasa ahala inkontzienteki egiten
ditugun gauzak bihurtzen baitira, beste batzuk, aldiz, era inkontziente (nola
ikasten 03 estekatu) batean ikasten
ditugu.
Horretarako, ikasitakoari erreferentzia egiten dion
ebidentzia posibleak aipatu ditugu: argazkiak, txanponak, bidai txartelak… eta
ondoren hori guztia nola irudika daitekeen eztabaidatu dugu: bideo bidez, album
batean…
Proiektua nola burutu oso argi izan gabe ere aurrera
jarraitu dugu. Oraingo honetan bakoitzak aproposak iruditu zaizkion ebidentziak
(nola ikasten 01 estekatu)
astean zehar “drive” bidez partekatzeaz gain, gelara ekarri ditugu bai
ebidentzia fisikoak, bai argazkiak. Hau guztiaren bidez gainerako taldekideei
azaldu diegu ekarritako ebidentzia bakoitzak zer esan nahi duen guretzako eta
zein ikasketa prozesu irudikatzen duen. Batzuek ikasitako edukiei egin diete
erreferentzia, beste batzuek aldiz emozioei (nola
ikasten 02 estekatu), harremanei, taldean
lan egiteari… Honetan ondorio argi bat atera dugu: eskolan hainbeste urte igaro
arren, gauza asko eta asko, eskolatik kanpo ikasten ditugula, hala nola,
familian, lagunartean, komunikabideetatik eta abar. Honekin ez dugu esan nahi
eskolan ikasten ez denik, bertan ematen dugun denbora guztiaren ondoren,
emaitzak ez direla izan beharko luketen modukoak baizik (nola
ikasten 04 estekatu).
Beraz,
proiektu honen bidez konturatu gara askoz ere garrantzitsuagoak direla
bakoitzak bere inguruan barneratutako balioak edota besteen anekdotetatik
jasotakoa. Izan ere, nahiz eta emozioak ikasteko garaian ezinbestekoak ez izan,
asko laguntzen digute enpatizatzeko eta haiekin bat egiteko. Bestalde,
eskoletan eduki asko eman arren, gehienetan memorizazio bidez ikasten ditugu
eta ez emozio edo istorio errealetatik.
Youtube bideoak:
NOLA IKASTEN 01:
NOLA IKASTEN 02:
NOLA IKASTEN 03:
NOLA IKASTEN 04:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina