AURKEZPENA

2016(e)ko urriaren 4(a), asteartea

ETAPA 0: DATUAK JASO

      Ikerketa honi aurre egiteko lehenik eta behin irakaslearen azalpenetatik abiatu naiz, bera izan baita lan hau nola egin behar dugun azaldu diguna. Kartografia bat egitean datza, hau da, modu bisual batean zerbait erakustea; kasu honetan, irakasle izateko nola ikasi dugun azaltzea. Horretarako, bosteko taldetan bildu gara eta gure ikaskuntzaren inguruko ebidentziak bilatzen hasi gara. Ez da lan erraza izan, izan ere, ikuspegi askori erreparatu behar zaie galdera horri erantzun ahal izateko. Hala ere, taldean egoteak lana erraztu zuen eta guztiok ematen genituen ideiekin aurrera egin genuen.

       Bururatu zitzaigun lehenengo ebidentzia argazkiak ateratzea izan zen, azkenean, modurik praktikoena iruditu zitzaigun. Bakoitza den bezala izateko gure ikaskuntzan zehar garrantzitsuak izan diren pertsonak, mementoak, esaldiak  eta abar argazkien bidez islatu. Gainera, beste lurraldeetako txanponak, bidai tiketak,  txartelak eta abar ere eraman genituen. Adibide bat jartzearren, familia izan zen gehien aipaturiko gaia eta beraz, gurasoen, anaia- arreben eta aitona-amonen argazkiak bildu genituen. Hona hemen beste batzuk:

                                              Irratia

                                    Kartelak

                                                  "Amaren eskuak" liburua

                                    Praga

      Hasiera batean, irakasleak lana azaldu zigunean zertxobait desmotibatuta hartu nuen; lehenengo eguna zen eta ez nekien nondik hasi, zer pentsatu, zer egin… Erronka bat zen, ez baita erraza hemeretzi urtez bizi dudan ikaskuntza bat, ez soilik eskolan, baizik eta arlo guztietan, kartografia baten bitartez interpretatzea. Ondoren, proposamenak botatzen hasi ginenean, hainbat ideia etorri zitzaizkidan burura eta horrek indarra eman zidan lana gogoz hartzeko eta jarrera positibo eta energiaz beterikoa izateko.

     Sarrera honekin bukatzeko, esan beharra daukat ikerketa fase honetan taldekideen laguntza askotan beharrezkoa dela ikasi dut, gehiago pentsatzen dutelako bost burmuin bat baino. Gainera, hasieran lana gogorik gabe hartu nuenez, beste taldekideak izan ziren animatu zidatenak eta ondoren, ni izan nintzen kasu askotan batzuei laguntza eskaini niena. Beraz, elkarrekiko laguntza eta motibazioa ezinbestekoak direla ikasi dut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina