MUSIKA
THE BODY ARIKETA
GIPUZKOAKO ESKUALDEAK
ANIMALIAK
MATEMATIKA
2016(e)ko azaroaren 28(a), astelehena
2016(e)ko azaroaren 21(a), astelehena
2016(e)ko urriaren 24(a), astelehena
2016(e)ko urriaren 15(a), larunbata
2016(e)ko urriaren 5(a), asteazkena
ETAPA 3: AURKIKUNTZAK AURKEZTU
Txikitatik izan nuen buruan irakasle izateko ideia, izan ere, familian
gehienak hezkuntzaren arloan sartuak daude eta azkenean, etxean ikusten duzunaz
ikasten dugu gehienbat. Beraz, bigarren hezkuntza hasi bezain laster nire
ibilbidea irakasle izateko prestatu nuen, hau da, letretako adarra hartu nuen.
Hala ere, unibertsitateko bigarren mailan nago jada eta ez dut nik nahi
nuen ezer ikasi. Eta badirudi, dakidan gehiena eskolaz at ikasi dudala. Hori,
hain zuzen ere, zen kartografia honen muina: ikustea eta hausnartzea nondik
ikasi dudan irakasle izateko.
Hausnartzen hasi nintzen
eta etorri zitzaidan lehenengo irudia nire gurasoena izan zen, haiek izan
baitira txikitatik nire ondoan egon direnak eta haiei esker naiz orain naizena.
Balio gehienak bertan ikasten dira, familian, alegia.
Ondoren, lagunez oroitu
nintzen eta pixkanaka nire haurtzaro guztiaz: kirolaz, musikaz, marrazketaz, bidaiez
Beraz, aipaturiko gaiez argazkiak, txanponak, kantak eta treneko tiketak azaltzen
dira nire kartografian.
Hauek guztiak kartulina txikiz egindako album batean sartu ditut. Album
batean dena batzea ideia ona iruditu zitzaidan, txikitatik gaur egun arte
argazkiak albumetan sartuta baititut, bai album fisikoetan, baita interneteko karpetatan.
Sentimenduz josirik daude niretzat eta oso adierazgarriak dira gure familian.
Albumaren barruan jorratu ditudan gaiak kuantitatiboki sailkatu ditut, hau
da, niretzat garrantzitsuak diren arloak eta balio gehien ikasi ditudanetan
hasierako orrietan ipini ditut, eta balio gutxien ikasi ditudanekin azken
orrietan. Kartulinen koloreekin ere pixkat jolastu ditu, izan ere, kolore
biziagoa zutenak aurrean jarri ditut eta pixkanaka leuntzen joaten dira
garrantzia gutxiago emanez bezala. Portada, aldiz, kolore argi batean dago
hasiera delako, eta hasieretan dena hutsik egon ohi da, dena zuri.
Lehenengo orrian, kolore gorriz familiaren argazkiak jarri ditut; lehenengo
orrialdean gurasoak eta nire anaia, gertuenak direlako ea bigarren orrialdean
aitona-amonak, izeba eta lehengusina. Balio asko eta asko ikasi ditut arlo
honetan baina esanguratsuenak bakarrik jarri ditut, tokia dela-eta: umiltasuna,
errespetua, zuhurtasuna, obedientzia, erantzukizuna eta iraunkortasuna.
Bigarren orrian, kolore morez lagunak eta Donostia; hirugarren orrialdean
lagunak jarri ditut txikitatik ezagutzen ditudalako eta elkar hazi garelako.
Haiekin eskuzabaltasuna, tolerantzia eta adiskidetasunaren balioak zer diren
ikasi ditut, benetako lagunak laguntzeko daudelako eta askotan gure artean
familia txikia osatzen dugulako. Gainera, autokontrolaren balioa ere jarri dut,
izan ere, parrandan ateratzen garenean kontrolatu behar gara eta hainbat
istorio eta iskanbiletatik laguntzeaz gain, autokontrolatzen ere ikasi
dugulako.
Bestalde, beste orrialdean Donostiarena dago. Aurreko urtean unibertsitatean
hasi nintzenean lagun batekin hartu nuen pisu bat eta konturatzen gara gurasoak
jada ez daudela janaria egiteko, arropa garbitzeko edota mimatzeko. Horrela,
autonomia, independentzia, bizikidetza eta askatasuna zer den ikasi dut.
Hasieran, zaila egiten da maite duzun guztia alde batera utzi behar delako,
zazpi egunetik bostetan, baina heldutasun maila bat hartzeko oso ondo etortzen
da.
Donostia
Hirugarren orrian, kolore berde biziaz, kirola eta gaixotasunak ipini ditut. Oso txikitatik hasi nintzen kirola egiten, hasieran, igeriketa, ondoren, atletismoa, eta bukatzeko, saskibaloia. Unibertsitatean hasi nintzenean saskibaloi taldea utzi behar izan nuen eta orain ahal dudanetan igeri egitera joaten naiz. Kirol oso ezberdinak dira, izan ere lehenengo biak indibidualki egiten dira eta bertan, esfortzua ezinbestekoa da, astero entrenatzea eta ikustea hobetzen duzula. Saskibaloia, aldiz, taldekako kirola da eta bertan elkarlana eta besteenganako enpatia izan behar da taldea aurrera joan dezan.
Hirugarren orrian, kolore berde biziaz, kirola eta gaixotasunak ipini ditut. Oso txikitatik hasi nintzen kirola egiten, hasieran, igeriketa, ondoren, atletismoa, eta bukatzeko, saskibaloia. Unibertsitatean hasi nintzenean saskibaloi taldea utzi behar izan nuen eta orain ahal dudanetan igeri egitera joaten naiz. Kirol oso ezberdinak dira, izan ere lehenengo biak indibidualki egiten dira eta bertan, esfortzua ezinbestekoa da, astero entrenatzea eta ikustea hobetzen duzula. Saskibaloia, aldiz, taldekako kirola da eta bertan elkarlana eta besteenganako enpatia izan behar da taldea aurrera joan dezan.
Gaixotasunei dagokionez, zoritxarrez, batzuengatik ikastea tokatu zait, bai
ebakuntzetatik, baita minbiziengatik ere. Ebakuntzen kasuan pazientzia izaten
ikasi dut, izan ere, ez da erraza ospitalean egunak eta egunak igarotzea eta
hobe da lasai egotea eta ez urduri. Minbizien kasuan, esperantza izan behar da
galtzen azkena eta memento askotan leku guztietatik indarra atera beharra dago.
Laugarren orrian, kolore arrosaz, bidaiak eta mundu artistikoa ipini dut.
Bidaiei dagokionez, zorte handia izan dut lurralde ezberdin asko ezagutu
ditudalako eta horiekin batera, kultura eta bertako jendearen bizimoduak.
Gainera, hizkuntzak ikasteko ez dago modu hoberik bertakoekin hitz egitea
baino, eta bakarrik bidaiatzen dugunean heldutasun puntu bat ere lortzen dugu.
Mundu artistikoari dagokionez, txikitatik marrazketa eta ehoziria egin dut
eta gaur egun ere ehoziriak egiten ditut. Horrek guztiak zehaztasuna eta
sormena izaten lagundu dit, izan ere, okertuz gero bistan geratzen da eta
azkenean, perfekzioa edukitzea ezinbestekoa da marrazkia edota parpailak
egiterako orduan.
Bosgarren orrian, kolore urdin argiz, musika eta komunikabide gaiak jarri
ditut. Alde batetik, musikari dagokionez, bederatzi urtetatik pianoa jotzen dut
eta askotan, deskonektatzeko modurik eraginkorrena da niretzat. Ez pianoarekin
bakarrik, baita abestiak entzuten ere. Gainera, inspiratzeko ondo etortzen da,
marrazten den bitartean, adibidez, entzuten duzun musikak eragina baitu.
Idatziz, “Human” abestiaren zati bat jarri dut identifikatuta ikusten naizelako
letrarekin; azken finean, guztiok gizakiak gara eta perfektuak nahi izan arren,
askotan huts egiten dugu eta gure ondoan dagoena garen bezala maite beharko
gaitu.
Komunikabideak geroz eta sartuagoak daude gure eguneroko bizitzetan:
telebista, internet, irratia… Horiei esker informazioa “hemen eta orain” izan
dezakegu. Gainera, eduki eta jakintza asko horien bidez ikas ditzakegu, bai
interesagatik, baita online ikasketengatik ere. Hala ere, denbora pasatzeko eta
besteekin komunikatzeko ere balio dute.
Azken orrian, seigarrenean, kolore berde argiz eskola eta jendeaurrea jarri
dut. Bi gai hauek balio edota jarrera gutxien irakatsi didatenak izan dira.
Nahiz eta hiru urtetatik eskolan egon eta 19 urte izanda oraindik bertan
jarraitu, formakuntza izan da eman didan gauza bakarra. Curriculumaren bidez
edukiak ikasi ditut ondoren horiekin, azterketak gainditzeko. Dena den,
irakasle batzuk nire ikaskuntzan zehar erreferentzia bezala izan ditut, haiekin
edukiez aparte nigan konfiantza izaten eta nire trebetasunak garatzen lagundu
didatelako. Gaur egun, irakasle horiek buruan ditut oraindik eta espero dut
etorkizun batean haiek erakutsi didatena nire ikasleei transmititzen jakitea.
Bukatzeko, jendaurrean hainbat mementotan egon naiz, antzerkiak egiten,
dantza egiten edota hitz egiten. Ni oso pertsona lotsatia naiz eta beraz, asko
kostatzen zait jendaurrean edozer egitea eta egin ditudan ekintzak lotsa
kentzen lagundu didate.
Hau guztia kontuan izanda, esan beharra dago hezkuntza ez arautuan ikasi
dudan guztia, hau da, familian, lagunekin, bidaiekin edo kiroletan ikasitako balioak eta jarrerak,
hezkuntza arautura pasatzerako orduan eragin handia daukala, baita alderantziz
ere. Adibide bat jartzearren, familian ikasitako balio guztiak (errespetua,
erantzunkizuna, obedientzia…) gela batean gaudenean balio horiek ez dira
zuzenki azalduko, baizik eta zeharka. Hau da, ariketa bat bidaltzen dutenean
pertsona horrek hartutako jarreran eragina izango du. Kirolean ikasitako
balioak, enpatia eta elkarlana, gelan egiten diren taldekako lanetarako balioko
digu, izan ere, beste taldekideak ulertzen eta errespetatzen saiatuko gara.
Bestalde, eskolan ikasitako edukiak eta jakintzak ez dira hainbeste
nabarmentzen hezkuntza ez arautura pasatzen ditugunean, edo ez arlo guztietan
behintzat. Hezkuntza arautuan ikasitakoa ondo etortzen da bidaiatzeko
(historia, adibidez), hizkuntzak ondo erabiltzeko eta kultura orokor bat
izateko hainbat gaien inguruan.
Kartografia egiterako orduan hasieran argi neukan eskola ez zela inon
agertuko, baina konturatu nintzen bizitza guztia bertan eman dudala eta horren
inguruan zerbait aipatu behar nuela, horri esker bainago orain unibertsitatean.
Hala ere, hainbat gai egon dira ez ditudanak kartografian sartu: familiaren
gaian adibidez, niretzat garrantzitsuenak diren pertsonak jarri ditut soilik,
besteekin harreman hain estua ez dudalako eta beraz, ez didatelako besteek
transmititu didatena transmititu.
Lagunen arloan, txikitatik ditudan lagunak bakarrik jarri ditut
argazkietan, unibertsitatean hainbat lagun izan arren. Unibertsitatean
ezagututakoekin ez dut oraindik nire txikitako lagunekin dudan konfiantza bera.
Dena den, espero dut etorkizun batean betiko lagunekin dudan adiskidetasuna izatea
hauekin ere.
Uste dut hainbeste urte
eskolan egonda gehiago ikasi beharko genukeela hortik edo behintzat gure
bizitzarako esanguratsuak diren gauzak ikasi, etorkizun baterako balioko
dutenak. Hala ere, lan hau egin baino lehen ez nintzen kontziente hainbeste
ikasten zenik eskolaz kanpo eta orain konturatu naiz askoz garrantzitsuagoa
dela hori eskolan ikasten dena baino. Azkenean, maistra izango naizenean
curriculum bat oinarri izanda lan egingo dut, baina saiatuko naiz ez soilik
edukiak transmititzen, baizik eta modu afektibo
batean edukiak transmititzea eta gainera, haien interesak, jarrerak eta
curriculum ezkutua gehiago lantzea.
2016(e)ko urriaren 4(a), asteartea
ETAPA 2: DATUAK ANTOLATU
Hasieran, kartulina
bat argazkiz betea egitea otu zitzaidan, baina bueltak ematen eta pentsatzen,
konturatu nintzen horrek ez zidala ezer esaten. Argi nuen bideo bat ez nuela
egingo txikitan eskuekin lantzen zena gustatzen zitzaidalako eta teknologia oso
berandu erabiltzen hasi nintzelako. Egia esan, gaur egun ere, ordenadorean
gauzak egiten hasi baino, eskuz egitea nahiago dut.
Azkenean, kartulina
txikiz osatutako album bat egitea pentsatu nuen, orri bakoitzean nire bizitzako
arlo garrantzitsuenak idatziz eta bakoitzean argazki pare bat edo objektu
pertsonalak itsasiz. Halaber, errotulagailuen bidez arlo bakoitzak eman
dizkidan balioak idatzi nituen.
Nire albuma nola gelditu den
ikusteko, hona hemen argazki batzuk:
Albuma
ETAPA 1: DATUAK ANALISATU
Aste hauetan zehar gure ikaskuntza prozesuaren
inguruan hausnartzeko eta ondoren hori irudikatzeko helburuarekin, zenbait
jarduera egin ditugu. Lehenik eta behin, egingo dugun lana aurrera eraman ahal
izateko, taldekideak nola komunikatuko garen erabakitzea izan da (facebook,
twitter, whatsapp…). Hori berehala erabaki dugu; guztientzat erosoena eta
errazena whatsapp talde bat sortzea izan da bertan bakoitzaren lanak, ideiak,
zalantzak… partekatzeko. Era berean, “drive” bat ere partekatu dugu irudiak,
dokumentuak eta audioak bertan gordetzeko.
Ondoren, proiektuaren inguruan zein erronka, zalantza,
helburu… ditugun azaldu behar izan dugu, hain barneratuak ditugun gauzak zein
unetan eta nola ikasi edo ikasten ditugun konturatzea ez baita bereziki lan
erraza. Lehenengo ideiak ateratzea izan da gehien kostatu zaiguna. Zerbait
ikasterakoan kontzienteki (nola ikasten 03
estekatu) jardun arren, urteak pasa ahala inkontzienteki egiten
ditugun gauzak bihurtzen baitira, beste batzuk, aldiz, era inkontziente (nola
ikasten 03 estekatu) batean ikasten
ditugu.
Horretarako, ikasitakoari erreferentzia egiten dion
ebidentzia posibleak aipatu ditugu: argazkiak, txanponak, bidai txartelak… eta
ondoren hori guztia nola irudika daitekeen eztabaidatu dugu: bideo bidez, album
batean…
Proiektua nola burutu oso argi izan gabe ere aurrera
jarraitu dugu. Oraingo honetan bakoitzak aproposak iruditu zaizkion ebidentziak
(nola ikasten 01 estekatu)
astean zehar “drive” bidez partekatzeaz gain, gelara ekarri ditugu bai
ebidentzia fisikoak, bai argazkiak. Hau guztiaren bidez gainerako taldekideei
azaldu diegu ekarritako ebidentzia bakoitzak zer esan nahi duen guretzako eta
zein ikasketa prozesu irudikatzen duen. Batzuek ikasitako edukiei egin diete
erreferentzia, beste batzuek aldiz emozioei (nola
ikasten 02 estekatu), harremanei, taldean
lan egiteari… Honetan ondorio argi bat atera dugu: eskolan hainbeste urte igaro
arren, gauza asko eta asko, eskolatik kanpo ikasten ditugula, hala nola,
familian, lagunartean, komunikabideetatik eta abar. Honekin ez dugu esan nahi
eskolan ikasten ez denik, bertan ematen dugun denbora guztiaren ondoren,
emaitzak ez direla izan beharko luketen modukoak baizik (nola
ikasten 04 estekatu).
Beraz,
proiektu honen bidez konturatu gara askoz ere garrantzitsuagoak direla
bakoitzak bere inguruan barneratutako balioak edota besteen anekdotetatik
jasotakoa. Izan ere, nahiz eta emozioak ikasteko garaian ezinbestekoak ez izan,
asko laguntzen digute enpatizatzeko eta haiekin bat egiteko. Bestalde,
eskoletan eduki asko eman arren, gehienetan memorizazio bidez ikasten ditugu
eta ez emozio edo istorio errealetatik.
Youtube bideoak:
NOLA IKASTEN 01:
NOLA IKASTEN 02:
NOLA IKASTEN 03:
NOLA IKASTEN 04:
ETAPA 0: DATUAK JASO
Ikerketa
honi aurre egiteko lehenik eta behin irakaslearen azalpenetatik abiatu naiz,
bera izan baita lan hau nola egin behar dugun azaldu diguna. Kartografia bat
egitean datza, hau da, modu bisual batean zerbait erakustea; kasu honetan,
irakasle izateko nola ikasi dugun azaltzea. Horretarako, bosteko taldetan bildu
gara eta gure ikaskuntzaren inguruko ebidentziak bilatzen hasi gara. Ez da lan
erraza izan, izan ere, ikuspegi askori erreparatu behar zaie galdera horri
erantzun ahal izateko. Hala ere, taldean egoteak lana erraztu zuen eta guztiok
ematen genituen ideiekin aurrera egin genuen.
Bururatu
zitzaigun lehenengo ebidentzia argazkiak ateratzea izan zen, azkenean, modurik
praktikoena iruditu zitzaigun. Bakoitza den bezala izateko gure ikaskuntzan
zehar garrantzitsuak izan diren pertsonak, mementoak, esaldiak eta abar argazkien bidez islatu. Gainera,
beste lurraldeetako txanponak, bidai tiketak,
txartelak eta abar ere eraman genituen. Adibide bat jartzearren, familia
izan zen gehien aipaturiko gaia eta beraz, gurasoen, anaia- arreben eta aitona-amonen
argazkiak bildu genituen. Hona hemen beste batzuk:
Kartelak
"Amaren eskuak" liburua
Praga
Hasiera batean,
irakasleak lana azaldu zigunean zertxobait desmotibatuta hartu nuen; lehenengo
eguna zen eta ez nekien nondik hasi, zer pentsatu, zer egin… Erronka bat zen,
ez baita erraza hemeretzi urtez bizi dudan ikaskuntza bat, ez soilik eskolan,
baizik eta arlo guztietan, kartografia baten bitartez interpretatzea. Ondoren,
proposamenak botatzen hasi ginenean, hainbat ideia etorri zitzaizkidan burura
eta horrek indarra eman zidan lana gogoz hartzeko eta jarrera positibo eta
energiaz beterikoa izateko.
Sarrera honekin
bukatzeko, esan beharra daukat ikerketa fase honetan taldekideen laguntza
askotan beharrezkoa dela ikasi dut, gehiago pentsatzen dutelako bost burmuin
bat baino. Gainera, hasieran lana gogorik gabe hartu nuenez, beste taldekideak
izan ziren animatu zidatenak eta ondoren, ni izan nintzen kasu askotan batzuei
laguntza eskaini niena. Beraz, elkarrekiko laguntza eta motibazioa
ezinbestekoak direla ikasi dut.
NOLA IKASI IRAKASLE IZATEN?
IKT-ko irakasgaiari
hasiera emateko “1. Tailerra: Kartografia” deituriko lana abian jarri dugu.
Horren abiapuntua irakasleak airera bota digun galdera bat izan da: Nola ikasi
irakasle izaten? Lanaren egitekoa galdera horri kartografia baten bidez erantzutea
da.
Hasieran, ikerketa
hau errespetu puntu bat eman dit baina ikuspegi positibo batekin eramaten dut
aurrera. Nahiz eta erraza ez izan eta sormen handia eduki behar dugun, nire
burua kapaz ikusten dut lan hau ongi bideratzeko eta ikerketa txukun eta polit bat egiteko.
Hala ere, hainbat
galdera etorri zaizkit burura lanarekin hasi behar nintzenean: nola ikasten
dut?, Non ikasten dut?, Zertaz/ Nortaz ikasten dut?, Ikasten ditudan gauza
guztietatik alde positibo eta negatiboak atera daitezke?, Kontziente naiz
ikasten dudan guztiaz?
Eta hori gutxi
balitz, erronka asko ikusten ditut lan honetan; nagusiena eta aldi berean
zailena ikerketa hau fisikoki irudikatzea da, kartografia baten bidez, edo
beste modura esanda, marrazki, argazki, hitz edota objektuen bidez. Gainera, aurreko
paragrafoan egiten ditudan galderei (Nola?, Non? Norekin?) erantzun bat bilatzea da nire bigarren erronka. Eta
hirugarrena pazientzia ez galtzea eta estresik gabe lan hau aurrera eramatea
izango zen.
Bestalde, ikerketa
tailerrari esperientzia berriak gehitu diezaioket, baita hausnarketa puntu bat
ere.
Azken finean, argiago
ikusi nahiko nuke zer da memento, gauza edota pertsona bakoitzetik ikasten
dudana irakasle bat izateko. Galdera hori bota baino lehen ez nuen inoiz
horretaz hausnartu eta zaila egiten zait erantzutea.
Beraz, lan honetatik prozesu guztian zehar ikasi dudana hitzez transmititzen ikastea gustatuko litzaidake.
Beraz, lan honetatik prozesu guztian zehar ikasi dudana hitzez transmititzen ikastea gustatuko litzaidake.
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)

















